26/02/12
22/02/12
soinuaren isladapena
Kaixo lagunak:
Gaur soinuaren islapena zer den esango dizuegu.
Plater bat hartu genuen eta ere baita erloju bat ere.
Plater bat belarriaren kontra jarri genuen eta erlojua beste eskuarekin heldu genuen lagun baten laguntzaz. (argazkian ikusten den bezala).
Soinu uhinak erlojutik ateratzen ziren, eta plateraren kontra jotzen zuten, eta hau gertatzen zenean erlojuaren tik-taka belarrian hobeto entzuten genuen.
Platerarekin entzuten dugula hobeto platerik gabe baino. Hau gertatzen uhinek plateraren kontra jotzerakoan norabidea aldatzen zuten eta gure belarrian hobeto sartzen ziren.
Baietz interesgarria!!
Eñaut eta Josune.
20/02/12
SOINUAREN TONUA
Kaixo lagunok:
Gu Laura eta Alex gara.
Orain erregelaren esperimentua kontatuko dizuegu.
Lehenengo erregela bat hartu eta gero mahaiaren gainean jarriko dugu. Erregela 30 zentimetro edo gehiagokoa izan behar da.
Gero hori egin duzunean, erregela behatz potoloarekin beheraka bultzatu behar da.
Bideoetan ikusten den bezala zati handia mahitik kanpora gelditzen bada soinua grabea entzuten da eta zati txikia uzten baldin baduzu soinua agudoa izango da.
Goputzek bibratzen dutenean soinua sortzen da.
Ahots kordetan gauza bera gertatzen da. Gizonenak luzeagoak dira emakumezkoenak baaino horregatik gizonen ahotsa grabea da eta emakumezkoena agudoa.
Gustatu zaizue?
10/02/12
BELARRIAREN FUNTZIONAMENDUA
Belarriari esker entzuten dugu.
Belarriak hiru zati ditu:
-Kanpo belarria, pabilioia dago soinua eramaten du entzun bidetik.
Entzun bidea hodi txiki bat da 2 cm-koa eta tinpanoraino iristen da.
Tinpanoak paper baten lodiera du. Soinua iristen denean bibratzen du
boz-gailu bat bezalakoa.
-Erdiko belarrian hezurtxo txikiak daude, lau dira: Mailua,ingudea, lentikularra eta estriboa.
Hezurtxo hauek soinua 20 aldiz anpiflikatzen dute. Erdiko belarrian Eustakioren tronpa dago ere, belarria estarriarekin lotzen duen ho
dia da.
-Barne belarria,barraskiloa dauka.
Hortik soinua pasatzen da eta entzun nerbiora era
maten du.Entzun nerbioa entzuten dugun informazioa burmuinera eramaten du eta honek soinuak interpretatzen ditu.
Ondo ikasi duzue?
Espero dugu baietz izatea.
AGUR.
Gaizka,Iratxe eta Iker f.
TELEFONOTXOAK!!!
Kaixo lagunak!
Gure gelan telefonotxo batzuekin egindakoa kontatuko dizuegu.
Gure helburua soinua nola joaten den toki batetik bestera aztertzea da.
Material hau erabili genuen:
yogur poteak eta soka edo hari desberdinak.
Prozedura hauxe da:1.-Txoko batean bi telefonotxo egin ziren. Bi yogur pote lotu zituzten, bata metro bateko artilearekin eta bestea metro erdiko sokarekin.
3.-Beste bi telefonotxo egin zituzten. Dena berdina zuten: luzera, lodiera... baina lauak lotuz gero aldaketa sumatu zen.Ondorioak:
Soka motzarekin askoz hobeto entzuten zen luzearekin baino.
Hari finarekin hobeto entzuten zen lodiarekin baino.
Lau telefono elkartu genituenean soka nola bibratzen zen sumatu genuen.
Gure telefonotxoak kalitate handikoak dira!
Intza Intxausti, Maialen Korta eta Oihan Olaziregi!:)
01/02/12
SOINUA JOKOA
Gaur ze esperimentu egin dugun kontatuko dizuegu.
Kaxa batean 14 pote ziren. Pote bakoitzak plastiko beltz bat zuen barrukoa ez ikusteko, eta bakoitzak zenbaki bat zuen batetik hamalaura.
Pote bakoitza objektu bat edo gehiago zeukan baina pote batean daudenak objektu berd
inak dira eta guk zer zen asmatu behar genuen egiten zuen soinuagatik.
Paperean ezaugarriak eta gure ustez zer zen jarri behar genuen. Gero bakoitzak bere koadernoan, jokoa nola zen, datuak bildu… jarri behar genituen.
Belarria oso garrantzitsua dela
ikasi dugu eta soinuak desberdinak dira eta duten tinbreengatik bereiztu egin dira.
Unai - Maite - Maialen
ARGIAREN ERREFRAKZIOA
Ba orain esango dizugu.
Aiur Ainara eta Alaitz
ARGIAREN ISLAPENA
Kaixo gu Nerea, Alex eta Iker S. gara.
Argiaren islapena zer den esango dizuegu.
Laser batekin eta ispiluaren kontra jo duenean izpiak norabidea aldatu du.
Argazkian ikusten dugun bezala izpia errebotatu da eta bi izpi zeuden: Bat ispiluan eta bestea sabaian zegoen.
Zer egin genuen kontatuko dizuegu:
Lehenengo ispilu bat hartu genuen eta Xubanek eusten zuen bitartean Iratxek laserra piztu zuen eta ispiluan eta sabaian ikusi zen.
Zergatik gertatzen da? Ispilua gorputz opakoa delako eta argiak ezin du beste aldera pasa eta bere norabidea aldatzen du.
Agur ulertu al duzue?