10/02/12

TELEFONOTXOAK!!!

Kaixo lagunak!

Gure gelan telefonotxo batzuekin egindakoa kontatuko dizuegu.

Gure helburua soinua nola joaten den toki batetik bestera aztertzea da.

Material hau erabili genuen:

yogur poteak eta soka edo hari desberdinak.

Prozedura hauxe da:1.-Txoko batean bi telefonotxo egin ziren. Bi yogur pote lotu zituzten, bata metro bateko artilearekin eta bestea metro erdiko sokarekin.


2.-Beste bi telefonotxo egin zituzten. Biek zuten metro eta erdiko soka, baino, lodiera desberdinetakoak ziren.

3.-Beste bi telefonotxo egin zituzten. Dena berdina zuten: luzera, lodiera... baina lauak lotuz gero aldaketa sumatu zen.
Ondorioak:

Soka motzarekin askoz hobeto entzuten zen luzearekin baino.

Hari finarekin hobeto entzuten zen lodiarekin baino.

Lau telefono elkartu genituenean soka nola bibratzen zen sumatu genuen.

Gure telefonotxoak kalitate handikoak dira!


Intza Intxausti, Maialen Korta eta Oihan Olaziregi!:)

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixoo!
Jajajaaja azkeneko esaldiak ematen dit farregurea.
Intza Intxausti!

Anónimo dijo...

Kaixo Maialen Intza...:

Ze polita geratu zaizue (zeren)ondorioak materiala...jarri dituzuelako.Pila bat gustatu zait!!!

Beno agur!

J.S